Instalazioak, iturgintza, klimatizazioa eta energia berriztagarriak Tolosan
Sanvi Lantegian zure etxebizitzaren eraginkortasuna eta erosotasuna hobetzen ditugu; kasu bakoitza aztertu eta lantzen dugu, gure bezeroei irtenbiderik egokiena eskaintzeko.
Azterketa pertsonalizatua egiten dugu, diagnostiko-txostenak eta ziurtagiriak egiteko aukera eskaintzen dugu, eta zure proiektua aurrera eramateko behar diren baliabideak eta esperientzia ditugu.
Galdara-gelak, iturgintza-instalazioak, berokuntzarako, klimatizaziorako eta energia-eraginkortasunerako aerotermia- eta biomasa-sistemak, laguntzako eta autokontsumoko instalazio fotovoltaikoak, mantentze-kontratuak eta instalazioen ziurtapena.
Gainera, instalatzen ditugun biomasa-galdaren laguntza teknikoa ematen dugu, eta erakusgela dugu, etorri eta eskain diezazkizukegun irtenbideak eta haien funtzionamendua ezagutu ditzazun.
Proiekturen bat edo instalazioren bat egiteko asmoa baduzu, ez izan zalantzarik eta galdetu iezaguzu: zure beharretara egokitzen den irtenbidea aurkituko dugu.
Etorri gu ikustera!
Sanvi Lantegia S.L.
Kale Nagusia 27, 20400 TOLOSA
Info@sanvilantegia.com – Tel. 943 26 52 11




